Neurogarapena giltzarri gure seme-alabak ulertzeko
Datorren ostegunean, martxoaren 12an, izango dugun hitzaldi berezi batera gonbidatu nahi zaituztegu. Gure seme-alaben garapena hobeto ulertzea funtsezkoa denez, gai honetan aditua den hizlari bat izango dugu gurekin.
Hizlaria: Feli Oregi (Neurogarapenean aditua).
Izenburua: "Neurogarapena giltzarri gure seme-alabak ulertzeko".
Gure haurren garun-funtzionamendua eta garapen-etapak ezagutzeak tresna baliagarriak emango dizkigu guraso gisa ditugun erronkei aurre egiteko eta haien jokabideak hobeto interpretatzeko.
Hitzaldia Sakramentinoetan izango da, arratsaldeko 17:15ean, eta parte hartzeko interesa izanez gero ondorengo galdetegia betetzea eskertuko genuke.
Zaintza zerbitzua: Arratsalde horretan hitzaldira etorri nahi duzuenontzat, ikastolak dohako zaintza zerbitzua eskainiko du. Horretarako, galdetegia martxoaren 10erako betetzea eskertuko genuke aurrikuspenak egin ahal izateko.




