Iruñera

Otsailaren 11an, Euskal Herriko Historiako eta Latineko 1. batxilergokoko ikasleak bisita egin zuten Iruñeko Museora.

Bertan, ikusi zituzten Historiaurreko, Erromatar Garaiko eta Erdi Aroko guneak, gida baten laguntzaz. Irulegiko eskua aurrez aurre ikusteko aukera ere izan zuten!

Azkenik, eguna bukatzeko, altxorraren bila egin zuten, Iruñeko ondarearen mugarri diren hainbat leku ezagutzeko.