Lehen sorospenen ikastaroa

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek aukera paregabea izan dute oinarrizko lehen sorospenak ikasteko. Ikastaroa Imakulada Lanbide Ikastolako ikasleek eman dute, eta horrela gure ikasleek oinarrizko maniobrak eta lehen laguntzak emateko teknikak ezagutu dituzte.

Ikastaroa praktiko eta interaktiboa izan da, ikasleek galdetzeko eta teknika desberdinak praktikatzeko aukera izan dutelarik.

Lehen sorospenetan oinarrizko materialak eta tresnak nola erabili ikasi dute, baita lehen laguntza egoeretan beharrezko motibazioa eta pazientzia izaten ere.