Euskal fauna
Euskaraz Biziko hurrengo egitasmoa martxan jarri dugu egunotan, eta oraingoan Euskal Herriko natura eta animalien mundua izango ditugu protagonista.
“Euskal fauna” izeneko ekimenaren bidez, ikasleek gure inguruko baso, zelai eta zeruetan bizi diren animaliak ezagutzeko aukera izango dute.
Egunero-egunero, Argitxok animalia baten pistak ematen dizkie ikasleei: non bizi den, nolakoa den edo zer ohitura dituen, besteak beste. Pista horiei esker, ikasleek pentsatu, hitz egin eta asmatu egin behar dute zein animaliaz ari den.






