Ate irekiak

Bagatoz,
lanera, heztera, 
jolastera, eraldatzera!

Urtero bezala, Laskorain Ikastolan Ate Irekien jardunaldiak antolatu ditugu, zuen seme-alaben etorkizuneko ikastola gertutik ezagutzeko aukera izan dezazuen.

Etapa ezberdinetan lantzen dugun hezkuntza-eredua, metodologia eta zerbitzuen eskaintza zabala azalduko dizkizuegu, eta gure ikasleek egunero erabiltzen dituzten espazioak bisitatzeko aukera izango duzue.

 HH-LH izena emateko:
👉Urtarrilaren 23an, 17:30ean
👉Urtarrilaren 24an, 10:30etan 
📍Sakramentinoetan

DBH izena emateko:
👉Urtarrilaren 26an, 17:30ean
📍Usabalen

Topaketa hauek elkarrizketarako, zalantzak argitzeko eta gure ikastolako eguneroko giroa bertatik bertara ezagutzeko une aproposa izango dira.

Zuen zain egongo gara ilusioz, elkarrekin etorkizuna eraikitzen hasteko. BAZATOZ?