Argitxoren
Ostegunean Elosegi parkean Argitxoren ibilaldi antzeztua ikusi genuen. Bertan, euskara eta euskal kulturaren edertasuna gertutik bizitzeko aukera biziz.
Magiaren atea zabaltzen, Laskoraingo abesbatzaren ahots goxoek abesti goxo bat eskaini ziguten. Euskarak eta musikak bat eginda sortzen duten indarra agerian utziz.
Ibilaldi osoan zehar, galtzagorrien laguntzarekin, geldialdi txikiak egin genituen . Basoko txoko bakoitzean DBHko ikasleen eskutik antzerkiak laburrak ikusi genituen: Tartalo, Olentzero, sorginak, Argitxo… pertsonaia ezberdinen bitartez, euskalkiak, euskal ohiturak eta gure kulturaren ezaugarri nagusiak ezagutzeko aukera izan genuen. Tartean, Argitxoren kobazuloa ikusteko aukera ere izan genuen.






