Gabonetako
Ohitura den legez, aurten ere aritu dira ikasleak Gabon postalak sortzen. Lehia handia izan da, parte-hartzea eta postalen kalitatea handia izan baita aurtengo edizioan ere.
Bigarren Hezkuntzan DBH1eko Unax Jauregi Zubillagak eta DBH3ko Mikel Zipitria Loyartek egin dituzten postalak izan dira sarituak. Lehen Hezkuntzan aldiz, saria LH6ko Arhane Carrera Esnaola eta LH4ko Sara Jauregi Ugartemendia ikasleek jaso dute.
Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi.







