Kontsumo tailerra

Tolosako Ingurumen Zentroko kideak bisitan izan ditugu ikastolan. Ikasleekin batera kontsumo arduratsuaren inguruan hausnartu dute, gure eguneroko ohiturek ingurunean duten eragina modu argi eta hurbilean azaltzen. Bisita hau urtero izaten dugun aukera paregabea da, naturarekiko errespetua eta birziklatzearen garrantzia txikitatik lantzeko.

“Kontsumo Tailerra” izan da jardunaldiko protagonista, eta ikasleek oso modu praktikoan esperimentatu dute bigarren bizitza bat eman dakiekeela askotan baztertzen ditugun objektuei. Gaileta edo zereal kaxak erabiliz, material horiek nola aprobetxatu eta beste funtzio batzuetarako eraldatu daitezkeen ikasi dute. Irudimena eta sormena uztartuta, hondakinetatik abiatuta balioa sortzea posible dela ikusi dute.

Emaitza ikusgarria izan da: bizikletarako saski polit eta erabilgarriak sortu dituzte, bakoitza bere kolore eta estiloarekin. Tailerrak ikasleei gozamena eta motibazioa eman die, eta aldi berean gure kontsumo-ohiturei buruzko ikuspegi kritikoago bat garatzen lagundu du. Esperientzia aberasgarria, zalantzarik gabe!