Kazkabarra
Azaroan, Orio eta Zarauzko aterpeetan asteburu pasak antolatu ditu Kazkabarra taldeak. Guztira 230 gaztetxok parte hartu dute eta oso ondo joan dira irteerak.
Gabonetako oporretan, Txuri urdinera irterak antolatu dira; abenduaren 29an eta urtarrilaren 2an hain zuzen ere.
Eta urtarriletik aurrera, Inauterietako konpartsako antolaketa lanetan ariko dira buru belarri, dantza ikasi, mozorroak prestatu… Aurtengoan ESAERA ZAHARRAK izango da Kazkabarra antolaturiko gaia. Jadanik bidali dugu izena emateko deialdia eta abiadura bizian ari da izenemate zerrenda betetzen.




