Merkatu Txikia
Merkatu Txikia abenduaren 22tik aurrera zabalik egongo da, baina dagoeneko antolaketan murgilduta gaude. Gure helburua kooperazio eta elkartasun baloreak ikasleekin gelan lantzeaz gain, ekintza jakin honetan ikastola komunitatea osatzen dugun guztion partaidetza bultzatzea da.
Hiru proiektuen artean banatu nahi dugu gure laguntza, “Zutani”, “Tolosaldea Sahararekin” eta “Ibarratik misio taldea” G.K.Eak lantzen ari direnak hain zuzen ere.
Proiektu hauek bideratzeko, ikastolako kide guztion partaidetza -ikasle, ikasle ohi, irakasle eta gurasoena-, ezinbestekoa dugu. Batetik etxean erabilerarik gabe, baina egoeran onean ditugun arropak, jostailuak, liburuak... merkatu txikira eman ditzakezu (abenduak 17-18-19an Kultur Etxera 17:30tik 19:30ra, edo Merkatu Txikia zabaltzen dugunean).
Bestetik antolaketa lanerako guraso, langile eta ikasleen beharra dugu. Merkatu txikia irekita dagoen bitartean (abenduaren 22tik urtarrilaren 3ra) txanda bakoitzeko 5 heldu arduradun behar ditugu gazteen laguntzaz salmenta bideratuko dutenak. Goizeko txanda 9:30etik 13:30era eta arratsaldekoa 16:30tik 19:30ra izango da. Abenduaren 23, 27, 30 eta urtarrilaren 3an goizez bakarrik irekiko dugu baina ordutegi luzeagorekin, eta beraz txanda 9:30tik 15:00 arte izango da.
Abenduak 17-18-19an ere muntaketa lanak egiteko, txandak osatuko ditugu arratsaldean.
Parte hartu nahi baduzu, mesedez, ondorengo esteka bete eta ondoren, bolondres guztiekin jarriko gara harremanetan.




