Ebaluazio hezigarriari buruzko

Ebaluazio hezigarriari buruzko konferentzia

Madrileko Unibertsitate Autonomoan

Pasa den astean, International Science Teaching Foundation (ISTF) erakundeak antolatutako researchED konferentzian izan ziren gure ikastolako LHko zein BHko arduradun pedagogikoak, beste ikastoletako profesionalekin eta Ikastolen Elkarteko ordezkariekin batera. Topaketaren gaia ebaluazio hezigarria izan zen, eta abiapuntua ebidentzia zientifikoan oinarritu zen; hezkuntza hobetu nahi badugu, erabakiak datuetan eta ikerketan oinarritu behar ditugu.

Maila handiko adituen topaketa izan zen, eta gure ikastolan jada martxan dugun ebaluazio-markoarekin bat egiten duten ikuspegi sendoak partekatu zituzten. Izan ere, hitzaldiek agerian utzi zuten gure ikastolak hartutako norabideak bat egiten duela  gaur egun eskura dugun ebidentzia zientifikoarekin, eta indartu egiten du azken urteotan egindako lana: ikasleek benetan ikas dezaten laguntzen duen ebaluazio-eredu koherentea, pedagogikoki sendoa eta etengabe hobetzen ari dena.