Kantujira

Euskararen Egunean , Abenduaren 3an, kantujira berezia antolatu dugu herrian zehar: 3 abesti hauek abestuko ditugu: “Guk euskaraz, zuk zergatik ez?”, “Behin betiko” eta “Euskal Herrian euskaraz”.

Ekimen honen bidez, ikastolak eskerrak eman nahi dizkie herriko erakunde, talde eta elkarteei euskararen alde egiten duten lanagatik. Parte-hartzaileak ondoko guneetan elkartuko dira 11:00etan: EPA (HH3), Iurramendi (HH4 eta BATX2), Uzturre (HH5 eta BATX2), Plaza Zaharra (LH3 eta DBH4), Apeaderoa (LH1 eta BATX1), Plaza Berria (LH2 eta BATX1), Berdura Plaza (LH4 eta DBH3), Jubilatuen Elkartea (LH5 eta DBH2) eta Euskal Herria Plaza (LH6 eta DBH1).

Ondoren, 11:30ean, ikasle guztiak Triangeluan elkartuko dira txarangarekin batera abestiak berriro kantatzeko eta herriari eskerrak helarazteko. Familiak ere gonbidatuta zaudete kantujiran parte hartzera; Kantujiran ibiltzeko, bai familiei, bai ikasleei Argitxoren kolorea (berdea) edo ikastolako jertsea ekartzea proposatzen dizuegu.

Hemen duzue ere gure kantujirako abestien letrak