Nola eragin seme-alaben hizkuntza ohituretan?

Laskorain ikastolak, Tolosako Udalak eta UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) euren seme alaben hizkuntza ohiturengatik kezka duten familia euskaldunentzat hitzaldia antolatu du. Nola eragin seme-alaben hizkuntza ohituretan? Abenduaren 2an izango da, 17:30ean, Galtzaundin.

Tolosa udalerri euskalduna da, euskara ohiko hizkuntza da gure kaleetan, eta ikastolan euskararekin eta euskaraz egiten dugu lan. Famili askotan ordea badago kezka, etxeko hizkuntza euskara izanagatik ere seme- alabek gazteleraz hitz egiteko ohitura dutelako. 

Gure seme-alaben hizkuntza ohituretan nola eragin hausnartzea da saioaren helburua, eta gure egunerokorako laguntza eta estrategia praktikoak eskaintzea.

Asko egin dezakegu, eta guztion artean eginez gero are gehiago. Anima zaitez!

Hitzaldian parte hartu nahi izanez gero eman izena ondorengo galdetegian https://izenematea.tolosa.eus/342-2/