Laskotruk

Kontuan izanda GABONAK laster iritsiko zaizkigula, zuen seme-alabek erabiltzen dituzten BASERRITAR ARROPAK antolatzen hasiko zarete. Zuetako askok iaz erabilitakoak txiki izango ditu eta berriak erosteko beharra izango duzue. Beste batzuk aldiz, anaia-arreben artean edo familiartekoen artean antolatuko dituzue. Gure asmoa, komunitate mailan elkar laguntzea izango da berria erosi beharrik gabe.

Gauzak honela, erabiltzen ez dituzuen baserritar arropei egun batzuetarako maileguak edo trukeak sortzea da.

3 modutara egin daiteke: 

1.MAILEGUA

Familia batzuk, beste familia batzuei baserritar arropak uzteko moduan zarete baina behin egun hauek pasa ondoren, berriz BUELTAN JASO NAHIKO ZENITUZKETE, arropa hauek balio sentimentala dutelako. Horretarako link hau bete

 2.DOHAINTZAN UTZI

Zuzenean behar ez dituzuen baserritar arropak ikastolari eman nahi dizkiozue betirako; ikastolak mailegu sarea egiteko. Horretarako link hau bete

3.BEHARRAK ASETU

Baserritar arropa, kaltzetin edo albarkak neurri jakin bat behar dituzue gabon hauetarako. Horretarako link hau bete

NOLA PARTE HARTU?

Hiru fase egongo dira:

1 fasea: Datu bilketa

Abenduaren 9a arte datu bilketa egingo dugu.

2 fasea: Dohaintzak, maileguak eta asetzeak.

Abenduaren 10 ean, dohaintzan utzi, maileguan utzi/hartu edo beharrak asetuko ditugu.

3 fasea: Itzulketa egunak

Urtarrilean zehar maileguan jaso dituzuen baserritar arropen itzulketa burutuko dugu.

Horrelako ekimen batekin, Ikastola eta komunitate bezala indartzen garela uste dugu eta gizarte hobe eta justuago bat izateko pauso sendoak ematen ari garela uste dugu.

Beraz, astindu zuen ganbara eta eskaini tarte bat baserritar arropak antolatzeari, honek mereziko du eta.

Denon artean egiten dugu, denona den Ikastola.