Bideo-podcast lehiaketan

Tolosaldea Zure Ahotik Bideo-Podcast Lehiaketako sari banaketa egin zen lehengo astean. 

Zer diozu Tolosaldeaz? galderari erantzun behar zioten bideo baten bitartez. Eta bai erantzun ere, Maitane Lasak, Oihane Blancok eta Nahia Elosegik. Tolosaldea irratia izeneko bideo-podcasta egin dute eta taldekide bakoitzak 300 euroko bonu bana jaso dute, Tolosa, Villabona eta Ibarrako dendetan gastatzeko.

Bozka gehien Tolosaldeari Bira izeneko lanak jaso du, eta honenbestez GIM taldea osatu duten Danel Maizak, Julen Inzak eta Ekhi Garrok ATARIAko urtebeteko harpidetza digital bana eta materiala jaso dituzte.

Sormena ez da falta Laskorainen!!!