Esnekien mundua

LH2ko ikasleek esnekien mundua gertutik ezagutu dute Urraki baserriko ekoizlearen eskutik

Tolosan larunbat honetan ospatuko den “Esneki: Euskal Herriko gazta eta esnekien IV. azoka” dela eta, ikastolako LH2ko ikasleek tailer berezi batean parte hartu dute aste honetan. Jardueraren helburua izan da haurrak esnearen eta esnekien ekoizpen-prozesura hurbiltzea, eta, aldi berean, produktu horien garrantziaz jabetzea elikadura osasuntsu baten barruan.

Saioari amaiera gozoa eman diote esne eta esneki freskoak dastatuz!