Gau beltzan
Ostegun eta ostiral honetan, Laskorain Ikastolan Gau Beltzaren ospakizunetan murgilduta ibili gara!
Atzo, Sakramentinoetan gaztain jana izan genuen, ikastolako guraso talde batek antolatuta. Eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu beraiei, giro bero eta goxoa sortzeagatik.
Ostiral goizean, berriz, DBHko Antzerki ikasleek emanaldia eskaini diete 2 urtetik LH2ra arteko ikasleei. Emanaldi hau, beldurrak sutan erretzeko baliatu dugu!
Xanduli, manduli, kikirriki!!!






















