Boluntarioen azoka
Lehengo astean, Tolosako Elkarteen eta boluntarioen azoka antolatu zuten Imakulada Ikastolak eta Tolosako Udalak. Batxilergo lehenengo mailako ikasleek aurretik gelan lanketa egin zuten eta ondoren Zerkausira hurbildu ziren azoka ikusi eta bizitzera.
Azokaren helburua boluntariotza sustatzea da, Tolosako elkarteen edo Tolosan jarduten dutenen aniztasuna erakutsi eta boluntarioen lana ikusaraztearekin batera.
Aurten 26 elkartek hartu dute parte, eta beren jarduna ezagutzeaz gain, interesatuek, gainera, boluntario lanetan parte hartzeko izena emateko aukera izan dute.















