Ikastolako baratza
LH6ko ikasleek, beste urte batez, martxan jarri dute Baratza proiektua. Aurten ere, Iurramendiko baratzan lan gogor eta goxoa egiten ari dira, eta ahalegina ez da alferrikakoa izango. Landatutako barazkiak, hilero, Zutani Gizarte Laguntza Elkarteari ematen dizkiote, Tolosako familien beharrei erantzuteko.
Baratza ez da soilik proiektu praktiko bat, baizik eta ikasgai teoriko eta praktiko askorentzat baliabide ezin hobea. Horrela, gure ikasleek zuzenean edo zeharka lotutako gaiak lantzeko aukera dute: ingurumenarekiko kontzientzia, elikaduraren garrantzia, eta, batez ere, elkarrekintza, elkarlana eta solidaritatea bezalako balioak sustatzen ditu.
Guk jarritako haziak hasi dira fruitua ematen!






