Denok bat
Aste hauetan, Lehen Hezkuntzako 3.mailako ikasleek urteko lehen proiektuan murgilduta egon dira, "Denok bat" izenekoan.
Proiektu honetan, gelako kultura ezberdinak ezagutuz, talde kooperatiboan lan egin dute, azoka multikultural bat antolatuz. Horrela, ikasleek kultura aniztasuna ospatu eta elkarrekin ikasi dute.
LH4ko ikasleek ere gerturatu ziren ikuskatzera, eta benetan esperientzia aberasgarria izan zen guztiontzat.













