Txokolatezko egutegiak

Hendaiako Gure Ikastolatik idazten dizuegu, 140 familia elkartzen dituen hezkuntza proiektu txiki eta gogotsu hontatik. Badakizue, ikastola txikia gara, baina ekite handikoak! Aurten, zazpigarrenez, ilusio handiz ekin diogu gure diru-iturri nagusia den Eguberrietako txokolate-egutegien kanpainari. Zuen laguntza ezinbestekoa dugu gure proiektua aurrera eramateko!

Zergatik da hain berezia gure egutegia?

Gozoa eta bertakoa: Abenduaren 1etik 24ra irekitzeko 24 leihatila ditu. Bakoitzaren atzean, Baigorriko Laia txokolategiko txokolate goxo bat, kalitatezko produktua, eta sorpresaren bat ere bai: egun bereziren batean bina ere agertu daitezke!

Artista Handien Ukitua: Diseinua Asisko Urmeneta marrazkilari ezagunak egina eta Bertsoa: Amets Arzallus bertsolari eta gure ikastolako ikasle ohiak jarritako bertso hunkigarria du. Opari bikoitza, beraz!

Prezioa: Guztia 12€. Kalitatea, artea eta laguntza zuzena.

Interesatuta egonez gero, ondorengo esteka bete behar duzue azaroaren 2rako. Banaketa azaroaren azken astean egingo da eta kobraketa kontu korrontetik egingo da. 

Mila esker aldez aurretik, eta jaso besarkada goxo bat Hendaiatik!