Nafarroa Oinezerako
Igandean ospatuko da Nafarroa Oinez, euskararen eta ikastolen festa erraldoia. Gure ikastolan ere aste honetan iganderako girotzen aritu gara: horma-irudiak eta kartelak prestatu ditugu, artista txikien orri-markatzaileak egin ditugu, albisteak irakurri eta abestia entzuten aritu gara buruz, bihotzez eta oinez.
Leloan, “buruz” hitzak burmuinaren eta arrazoiaren garrantzia azpimarratzen du; “bihotzez”, berriz, sentimendua eta atxikimendua adierazten ditu; eta “oinez” mugimendua, parte-hartzea eta dinamismoa irudikatzen ditu.
Atarrabiako ikastolako lagunek emozioz beteriko egun bat espero dute. Zuek ere animatu festara, han ikusiko dugu elkar!










