Gerturatu autobusez
Beste urtebetez, Nafarroa Oinezera joateko autobusa antolatu du Galtzaundi Euskara Taldeak. Tolosaldetik Atarrabiara joateko aukera paregabea da autobusarena eta Alegia, Amasa-Villabona, Anoeta, Ikaztegieta, Irura, Tolosatik zuzenean joateko aukera izango da urriaren 19an. Izen ematea irekita dago urriaren 15era, asteazkena, bitarte.
Autobusean joateak 15 euroko prezioa du (Galtzaundikide edota Atarikide direnentzat 13 euro). Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan izena emanez gero, tiketak eskudirutan edo BIZUM bidez ordaintzeko aukera egongo da.