Zorionak

Xabiertxo, 100 urte euskararen eta ikastolen zerbitzura

Aurten bete dira 100 urte Xabiertxo liburua lehen aldiz argitaratu zenetik. Ixaka López Mendizabal idazle eta Jon Zabalo "Txiki" marrazkilariaren lan honek euskarazko lehen haur testu liburua ekarri zigun, eta garai hartan euskarazko hezkuntza tresnarik ez zegoenean, euskaraz irakurtzeko eta ikasteko oinarrizko bidea ireki zuen.

Euskal Pizkundearen testuinguruan sortua, Xabiertxok euskararen transmisioa, hezkuntza eta ikastolen sorrera bera elikatu zituen. Frankismo garaian debekatua izan arren, erbestean eta ikastola klandestinoetan ezkutuan erabili zuten, eta gaur egun ere belaunaldi askoren oroitzapenetan bizi da.

Xabiertxok erakusten digu euskaraz ikastea eta heztea posible dela eta beti posible izan dela, ikastolen indarrari esker.

Ikastolan ere liburu honen inguruan aritu gara, euskararen aldeko konpromisoa eta gure ikastolaren erroak gogoratuz. Xabiertxok erakusten digu hezkuntzak eta kulturak izan duten indarra gure hizkuntza eta identitatea bizirik mantentzeko.

Interesgarria izan dakizuekeen informazio gehiago:

Ikasleek egindako bideoa

Wikipedia: Xabiertxo

Berria: Ehun urteko haurtxoa

Tolosa Udala: 100. urteurrena ospatzeko jardunaldiak