Gure haurrak ere badira

Laskorain ikastola ere Palestinako sarraskia salatzera batuko da, eta Artezkaritza Kontseilutik zuek guztiok gonbidatu nahi zaituztegu hitzorduetara; zuek ere ezinbestekoak zarete, hemendik egin dezakegun ahalegin horretan.

Abian jarri da berriz "Gure haurrak ere badira" egitasmoa: Hego Euskal Herriko hezkuntza komunitatea sarraskia salatzeko elkartuko duen ekimena, eta Ikastolok bat egin dugu gaitzespen ekimenarekin.

Lehen deialdia OSTEGUN HONETAN, urriaren 2an, izango da. Orduan hasi eta urriaren 16ra bitarte, elkarretaratzeak egingo dira ostegunero, ikastetxe guztietan, Israel Palestinan egiten ari den genozidioa gaitzesteko. Langile, familia eta ikasleak elkartuko gara bertan.

Elkarretaratzeak, OSTEGUNERO (urriaren16ra arte):

USABAL: 11:00etan, patio orduan.
SAKRAMENTINOAK: 17:00etan.

Bestetik, Gazan eraildako umeen memoria hezurmamitzeko, oinetako-bilketa ere abian jarriko dugu. Ehunka zapata zahar behar ditugu, eta etxean jada erabiltzen ez dituzuen horiek ekartzeko deia egiten dizuegu. Pareak bere sokarekin edo brida txiki batzuekin lotuak ekarri, mesedez. Usabalgo eta Sakramentinoetako sarreretan jasoko ditugu oinetakoak. 

Zapata hauek bi helburu nagusi beteko dituzte:

1. Urriaren 16an Ikastetxe guztietan ume palestinarren aldeko ekimen bat egitea.
2. Zapatak bildu eta Urriaren 25ean Bilbora eramatea, haur palestinarrei egingo zaien omenaldi nazionalera. Aurrerago jasoko duzue informazio gehiago.

Gure komunitatea elkartasunez blaitzeko elkar ikusiko garelakoan, mila esker aldez aurretik.

Laskorain Ikastolako Artezkaritza Kontseilua