Beka eskaera
BEKA eskaera egiteko epea zabalik dago urriaren 6a bitarte. Eskaera bideratzeko betebeharreko baldintzak ondoko artxiboan bidaltzen dizkizuegu.
2024/2025 ikasturtean beka onartu zitzaien ikasleen inprimakiak hezkuntza saileko beka ataletik emailez jaso dituzue eta bigarren orrialdean agertzen den kodearekin, zuek etxetik eskaera onartu behar dezue.
§ Eskaera berria egiten duten ikasleak bi aukera dituzte:
o On-line bidezko eskaera: gurasoak etxetik egin dezake eskaera hezkuntzako orrialdean ondorengo loturan. Ondoren dokumentua inprimitu, sinatu eta ikastolako idazkaritzara ekarri behar du.
o Ikastolan bertan egin daiteke. Idazkariak hezkuntzako aplikazioan sartzen du eskaera. Gurasoak etorri behar du idazkaritzara NANakin eta kontu korronte zenbakiarekin.
Eskaera egiteko epea URRIAREN 6an bukatzen da. Idazkaritzako ordutegia ondorengoa da:
Irailaren 19 bitarte: goizez, 9:00 – 14:00.
Irailaren 22tik aurrera: 9:00 – 13:00 eta 15:00 – 17:00.
Zalantzaren bat badezue, jarri gurekin harremanetan 943697122 / 943697127 zenbakietan.