Ikasturteari agur
Argitxok lo hartu du dagoeneko... eta ez da harritzekoa!
Ikasturte luze eta emankorra izan da: ikasteko eta elkarrekin bizitzeko unez betea. Erronka ugari izan ditugu esku artean; batzuk ederki gainditu ditugu, eta beste batzuetan, lanean jarraitu beharko dugu.
Orain, merezitako atsedenaren txanda da: gurekin batera aritu zareten guztioi eskerrak emateko eta 2024-2025 ikasturteari agur esateko unea. Oporren ostean, gogo biziz itzuliko gara gure onena eskaintzen jarraitzeko asmoz.
Udan ere, euskaraz hazi, hezi eta bizitzen jarraituko dugu udako ludotekan eta udalekuetan!