Batx2ko ikasleen

Ekainean iristen dira azken notak, irteerak eta ikasturte amaiera. Egun hauek esanguratsuak dira guztiontzat, baina Batxilergo 2. mailako ikasleentzat are bereziagoak dira, Laskorain Ikastolan egindako ibilbideari amaiera ematen baitiote. Atzo ospakizun hunkigarri batekin agurtu genituen Batxilergo 2. mailako ikasleak. Bazkari goxo baten bueltan, ekitaldi zoragarriek jantzi zuten arratsaldea. Oroitzapenez betetako motxila lagun, bide berriari ekiteko garaia iritsi zaizue. Zorte on guztioi etapa berrian! 

Bide horretan aurrera egin aurretik, ordea, unea da egindako lana aitortzeko. Batxilergoko ikasketek eskatzen duten ahalegina ez da nolanahikoa, eta ikasle guztiak zoriondu nahi ditugu ikasturte hauetan zehar erakutsitako jarrera eta konpromisoagatik. Bejondeizuela guztioi! Bide batez, aipamen berezia egin nahi genieke Batxilergoan ohorezko matrikula lortu duten ikasleei: Urko Sasiain Saralegi, Maddi Gurrutxaga Arregi, Maier Olano Arozena, Laia Azpilgain Maiza, Izaro Orkaiztegi Urkola, Aiora Martinez Mugica, Xian Altuna Zugasti, Jurgi Plazaola Aizpurua. Zorionak!