Abaroan

ABAROAN programa aurten jarri dugu martxan Batxilergoan, irakasleon kezka eta arduretatik abiatuta. Ikasleen ongizate emozionala zaindu eta garapen integrala sustatzea du helburu. Lasaitzeko gela bat baino gehiago da ABAROAN: emozioei lekua egin eta hauek kudeatzeko baliabideak eskaintzen dituen proiektu bizia da. 

Lehen urratsean, ikastolan txoko goxo bat egokitu dugu, emozionalki ahul sentitzen den edonori irekia. Ikasgela hotzetatik at, etxean bezala, goxo-goxo senti dadin. Juzgurik gabe, azalpenik eman gabe, bakarrik edo ABAROKIDE baten laguntzarekin, lasaitzeko gune bat.

Hazia erein dugu, eta ABAROAN fruituak ematen hasi da. Hurrengo pausoa proiektua beste etapetara zabaltzea izango da. 

Hementxe duzue Euskadi Irratiko Faktoria saioan proiektuari buruzko erreportajea.