Musikargi

MUSIKARGI egitasmoa martxan jarri dugu ikastolan, euskal musika entzun eta partekatzeko helburuarekin. Mendian, parkean, lagunartean, hondartzan… euskal musikaz  gozatzeko.

Ekimen honen bidez, ikasleek beren gustuko abestiak partekatu dituzte eta maila bakoitzak bere bi gogokoenak aukeratu dituzte. Horrela, HH, LH eta DBHko ikasle guztien artean gustuko euskal abestiekin Spotify kanal bateratua sortu dugu. 

Gainera, DBHko ikasleek, txapel gorriak jantzita Haur Hezkuntzako geletan izan dira Argitxoren gutuna irakurtzen, abestien hausnarketa eginten eta, azkenik, ikastolako txikienek, aukeratutako kantak Argitxoren buzoian utzi dituzte.

 Spotify zerrenda link honetan kontsulta daiteke:

🎵 Spotify zerrenda hemen:

Euskal musikaz goza dezagun udan ere!