Musikherria

Pasa den larunbatean, maiatzaren 31n, Tolosako kaleak Musikherria festaren doinu alaiez jantzi ziren.

Laskorain Ikastolak ere ekarpen garrantzitsua egin zuen egun horretan: Zerkausian antolatutako bazkaria izan zen egitarauaren barneko ekintza nagusietako bat. Musikari guztiek, baita animatu ziren herritarrek ere, bazkari horretan parte hartzeko aukera izan zuten.

Bazkariko txartelen salmentatik ateratako diru guztia Zutani elkarteari bideratuko zaio, egiten duten lan ederra egiten jarrai dezaten.

Bazkariaren antolaketan ikastolako guraso, ikasle eta langileak aritu ziren buru-belarri. Eskerrik beroenak guztiei egindako lanagatik eta emandako denboragatik.

(argazkilaria Unai Altolagirre  faktore.net)