Sakramentinoak utzi...
Aurreko ostiralean LH 2koek jaialdi polit batekin eman zioten amaiera aurten bukatuko duten Sakramentinoetako ibilbideari.
Dantza ikusgarriez gain, bertso eder bat ere abestu zuten eta amaitzeko, txokolatada goxo bat ere izan zuten.
Ederra izan da zuen ibilbidea ikustea eta bertsoak zioen moduan: "Sakramentinoak utzi eta Usabalera bidean... lagun berri eta aukera berriak zuen gertuko helmugetan"
Zorterik onena opa dizuegu etorkizunean!