Fantasiazko

FANTASIAZKO MAKILLAJEA

Azken bi ostiraletan, HH4 eta HH5eko gure ikasleek esperientzia berezi eta dibertigarria bizitzeko aukera izan dute, Inmakulada Lanbide Ikastolako ile-apainketa eta estetika ikasleek antolatutako fantasiazko makillajeko tailer batean parte hartuz.

Tailer hau ez da soilik gure txikientzat jarduera ludiko eta sortzaile bat izan. Inmakuladako ikasleentzat ere benetako aukera izan da ikasitakoa praktikan jarri eta benetako publikoarekin lan egiteko. Haurrek poz-pozik hartu dute parte, kolorez, distiraz eta irudimenez betetako makillaje saioetan.

Bi ikastolen arteko lankidetza hau harreman berriak sendotzeko bide paregabea izan da!