Kanboko ikastolarekin

Beste urtebetez, DBH 1eko ikasleek Kanboko Xalbador Kolegioarekin elkartrukea egin dugu.

Lapurdikoak azaroan etorri ziren Tolosara, eta orain guk izan dugu Iparraldeako hainbat txoko bisitatzeko beta.

Horrela, bertako errealitatea eta euskalkia hobeto ezagutu ditugu. Horrez gain, hainbat ekintza egin ditugu: arte martzialak, dantza, pista jokoa, mendi irteera eta abar.