Piztu jakinmina
Maiatzaren 6an eta 7an, Laskorain Ikastolako hainbat irakaslek Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak Gasteizko Europa Biltzar Jauregian antolatutako Piztu Jakinmina topaketean parte hartu dugu. Topaketa hau hausnarketarako eta esperientzien trukerako plaza baliotsua izan da, hezkuntza eraldaketaren norabidean sakontzeko.
Halako jardunaldiek aukera ematen digute gure eguneroko jarduna aberasteko eta ikastolen sareko profesionalekin elkarlanean sakontzeko.