Kidetze berriak

Aste honetan, Sakramentinoetan kidetze dinamikak jarri dira martxan Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleen artean. Zehazki, 2 urteko haurrak 3 urtekoekin elkartu dira, eta 5 urteko ikasleek Lehen Hezkuntzako 1. mailakoekin partekatu dute jardunaldi berezi bat.

Ekimen honen helburu nagusia datorren ikasturtean izango dituzten espazio berriak ezagutzen hastea da, trantsizioak modu naturalean eta atseginean egin daitezen. Horretarako, hainbat jarduera antolatu dira ikasleen artean: elkar ezagutzeko jolasak, espazioetako txokoak esploratzeko dinamika gidatuak, eta talde-lan txikiak.

Aste honetako esperientzia aberasgarria izan da bai txikientzat bai handientzat, eta lehen harremanak estutzeko eta espazio berriak familiarizatzeko aukera paregabea eskaini du. Ikastolan sinesten dugu halako ekimenek trantsizioak goxatu eta ikasleen ongizatea eta segurtasuna indartzen laguntzen dutela