Esperimentazio tailerrak
Azken asteetan, 2 urteko geletako haurrek esperimentazio tailer bereziak izan dituzte protagonista. Hainbat material ezberdin erabilita, ikaskuntza prozesua modu ludiko eta esperimentalen bidez landu dute. Zehazki, pasta eta lekaleekin, natura elementuekin eta paper mota ezberdinekin antolatutako hiru tailerretan parte hartu dute.
Tailer hauen helburua haurren zentzumenak aktibatzea da, haiek ingurunea esploratzeko duten interesa sustatuz. Manipulazioaren bidez, haurrek testurak, koloreak eta formak aztertzen dituzte, eta beren kabuz aurkikuntzak egiteko aukera dute. Horrez gain, motrizitate fina garatzeko aukera ematen diete, baita kontzentrazioa eta arreta lantzekoa ere.