Justizian heztea

"Justizian heztea" proiektuan murgildu diren hainbat DBH4ko ikasle, Donostiako Justizia Jauregian izan dira.

Proiektu horren helburua justizia DBHko eta Batxilergoko gazteei hurbiltzea da, sistema judizialaren funtzionamenduari buruzko ezagutza nahikoa izan dezaten.

Proiektuaren lehenengo fasean Garbiñe Biurrun izan zen Ikastolan eta bigarrengo horretan ikasle batzuk Donostiara gerturatu dira.