Eskolarteko bertsolari txapelketan
Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala jokatu zen joan zen ostiralean Azpeitian, Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen eta Ikastolen Elkartearen eskutik.
Zortzi finalisten artean izan genuen Danel Etxeberria Iturbe Laskorain Ikastolako batxilergoko 2. mailako gaztea (iaz ere sailkatu zen).
Txapelik eskuratu ez zuen arren, maila bikaina erakutsi zuen tolosarrak. Bejondeizula, Danel!