Bratislavako
Aste honetan, hainbat ikastoletako profesionalekin eta Ikastolen Elkarteko ordezkariekin batera, Bratislavara bidaiatzeko aukera izan dugu, Euroclio elkartearen urteroko kongresuan parte hartzeko.
Historia-irakaskuntzarekin lotutako proiektuetan diharduen erakunde europarra da, hainbat proiektutan lan egiten duena, eta guk SENSEI proiektuaren bidez hartu dugu parte. Egitasmo horrek ikasleen inklusioa du ardatz, eta hezkuntza inklusiboago baterako bidea lantzea du helburu. Kongresuan zehar, hitzaldiak, tailerrak eta hainbat ikastetxetako bisitak izan genituen.
Aldi berean, beste herrialdeetako profesionalekin harremanak egin genituen, baita esperientziak partekatu eta ikuspegi berriak jaso ere. Topaketa horiek oso baliagarriak izan dira gure jarduna aztertzeko eta hobetzeko aukerak identifikatzeko, eta ideia berriak gure ikastolara ekartzeko. Bigarren Hezkuntzako arduradun pedagogikoak ere parte hartu du kongresuan, eta jasotako ekarpenei esker, hezkuntza eraldatzaileago eta inklusiboago baten aldeko apustua egiten jarraituko dugu.