Urdinduz 2025

Urdinduz Gautenak, Gipuzkoako Autismoa Elkarteak, urtero antolatzen duen autismoaren aldeko ibilaldi solidarioa da.

Urdinduz solidaritatearen, konpromezuaren eta inklusioaren sinonimoa da. Helburua egun batez kaleak urdintzea da autismoa ikusgai egiteko, hesiak hausteko eta nahaste honen inguruan kontzientzia sortzeko.  

Urdinduz eguna apirilaren 6an ospatuko da, Tolosan, baina igande honetatik aurrera egitarau oparoa antolatu da.

Martxoak 30: Eserleku urdina. Aniztasun funtzionala duten pertsonei zuzendutako zinema saio egokitua Leidorren 17:00tan. Polican pelikula.

Apirilak 3: Mahai ingurua: Familiek, profesionalek eta autismoa duten pertsonek beraien errealitatea partekatuko dute. 19:00tan Udaletxean.

Apirilak 4: Bertso saio musikatua Frontonen 19:00tan. Julio Soto, Onintza Enbeita, Eli Pagola eta Beñat Gaztelumendi. Sarrera doainik.

Apirilak 6: Urdinduz Eguna. Ibilaldia goizeko 11:30ean Triangulon hasiko da eta leku berean amaituko da. Jatekoa, edatekoa, musika, photocalla, ... Ibilaldian zehar Tolosako erraldoi eta buruhandiak izango dira. 

Urdinduz egunerako boluntarioak behar dira, beraz prest egonez gero ondorengo esteka bete behar da. 

2025eko Urdinduz ekimenareko ondorengo abestia sortu dute.