Tenpera tailerra
2 urteko ikasleek esperientzia aberasgarria izan dute aste honetan: tenperekin jolasean aritu dira, sormena eta adierazpena askatasunez lantzeko aukera paregabea izan dutelarik. Tailer honetan, koloreen nahasketak esperimentatu eta euren eskuen eta pintzelen bidez artelanak sortu dituzte.
Haurrek gogoz parte hartu dute jardueran, eta zirrarez beteriko uneak bizi izan dituzte, margotzeak askatasuna eta poza eragiten baitie, gainera, esperientzia honek euren motrizitate fina eta sentsibilitate artistikoa garatzen lagundu die.
Azken emaitza benetan ikusgarria izan da: kolorez eta irudimenez betetako horma-irudi handi bat sortu dute. Zalantzarik gabe, arte esperientzien bidez ikastea eta gozatzea oso aberasgarria da!