Bullyng-a ez da jolasa

Kultura eskola programaren barruan DBH1eko ikasleek "BULLYNG-A EZ DA JOLASA" deritzon tailerra egin dute Arimaz antzerki elkartearen eskutik.

Jarduera honen bitartez ikasleek hainbat balioen lanketa egin dituzte, besteen artean, inklusioa, errespetua, onestasuna, ardura, elkartasuna edota tolerantzia. Lehenengo zatian jazarpenari buruzko mikro antzerkia ikusi dute, eta ondoren antzerkiaren bitartez jazarpenaren gaia landu dute, ikasleak protagonistak izanik.

Horretarako hainbat ariketa, joko eta antzerki teknikak erabili dituzte, jazarpenaren inguruan hausnartzeko, egoera eta bizipen desberdinak gorputzera eramanez eta ikasleak ekintza dramatikoaren protagonista bihurtuaz. Modu honetan beraien inplikazio pedagogiko, sozial, kultural, politiko eta terapeutikoetatik, ikusle pasiboa ikusle aktibo bilakatuz.