Lehen sorospeneko formakuntza

 

Astelehen eta asteazkenean, Inmakulada Ikastolako ikasleak gure Ikastolara etorri dira Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei lehen sorospenen inguruko formakuntza ematera.

Saioak oso interesgarriak izan dira eta ikasleek oinarrizko teknikak ikasi dituzte larrialdi egoerei aurre egiteko. Eskerrik asko Inmakulada Ikastolako kideei ekimen bikain honengatik!