Zurren bidaia
Bost urteko ikasleak Piktoidazketan Zurren bidaia izeneko gaiarekin hasi dira. Zur, Euskal Herriko baso batean bizi den txantxangorri bat da. Ikasleek, Zurrekin batera basoan bizi diren hainbat animalia ezagutu eta elkarrekin izango dituzten abenturaz gozatzeko aukera izango dute.
Gaiarekin hasteko, lehen egunean, ipuinean agertzen diren hegazti ezberdinen irudiak zintzilikatuta zituzten gelako sabaitik, eta hipotesiak egiten hasi ziren.
Leo Milabegi pertsonaiaren laguntzaz, ipuineko lehen orriak irakurtzen eta lan koadernoarekin lanean hasi dira iadanik.