Euskal Herriko txokoen bila
Urtarrilean, ikastolako haurrek abentura zirraragarri bati ekin diote Argitxoren eskutik. Egunero, Argitxok pista bat ematen digu, eta horren bidez, Euskal Herriko txoko berezi bat aurkitu behar dute. Helburua? Zein txoko den asmatzea eta dagokion marrazkia koloreztatzea.
Erronka honek ikasleen irudimena eta jakin-mina pizteaz gain, Euskal Herriko geografia eta kultura ezagutzeko aukera eskaintzen die. Pirritx, Porrotx eta Marimototsen "euskal hirrien" mapa erabiliz, haurrek gure 7 lurraldeetako historia eta ohiturak deskubritzen ari dira.
Azkenen finean, Argitxok egunero ematen dituen pistak ez dira kasualitate hutsa; atzean bada Laskorainen euskal kulturaren zabalkundean dugun konpromiso sendoa. Haurrak, pistak jarraituz, Euskal Herriko historia, tradizioak eta paisaia anitzak ezagutzen ari dira.
Euskal Herriko zein txokotan ezkutatuko da Argitxo, zein izango ote da bere ezkutalekua?