Jardunaldi pedagogikoak eta Hezkuntza Marko Orokorra

Azaroaren 21ean eta 22an, gure ikastolako zenbait zuzendaritzako kide Donostiako EHUko Karlos Santamaria Zentroan izan dira, Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak (EHI) antolatutako jardunaldi pedagogikoetan. Jardunaldi horietan, Ikastolen Hezkuntza Marko Orokorrean jasotako pertsona-ereduaren bi bereizgarri nagusi aztertu eta landu dituzte: erabakitzaile-ekintzailea izatea eta barne sendotasuna edukitzea. 

Bi egun emankor izan dira, ezagutza eta esperientziak trukatzeko aukera aparta eskaini  zutelako. Laskorain Ikastolak tinko jarraitzen du Ikastolen Hezkuntza Marko Orokorra bere egunerokotasunean txertatzen, gure komunitatearen etorkizunerako barne sendotasuna duten pertsona euskaldun-euskaltzaleak, erabitzaile-ekintzaileak, eraldatzaileak eta kooperatiboak hezteko xedez. 

Bestalde, azaroaren 26an ikastolako irakasle guztiak bildu ginen “Ikastolen hezkuntza marko orokorra”ri buruz egiten ari garen ikastaroari buruz elkarrekin hausnartzeko. Zuzendariek eta arduradun pedagogikoek hartu zuten lehenik eta behin hitza. Ondoren, etapa desberdinetako lankideok elkarrekin elkarlanean aritu eta gure proiektua jendartean hedatzeko urratsak identifikatu genituen.