Emakume idazleen
Emakume Idazlearen Egunerako leloa "Etorkizuna idazten: Berdintasunaren eta Sormenaren ahotsak" izan da. Laskorain Ikastolak ere ospatu nahi izan du eguna eta DBH 4ko Arte tailerrekoek haibat ekintza eraman dira aurrera.
Aurtengo leloa eta emakume afganiarrek jasan duten azken erasoarekin lotuz, hainbat ikasle afitxak banatzen aritu da ahoak estalita. Ikasgeletako jarduna berriz, ikasleek sortutako egunaren inguruko bideo eta aurkezpenarekin hasi da. Pasiloak munduan zeharreko hainbat emakumezko idazleen irudi eta esaldiekin ornituta ikusi ditugu eta liburuz, boligrafoz eta argazkiekin osatutako soinekoa ere izan dugu erakusgai. Guztia Emakumeen literatura lana eta ondarea aldarrikatzea izan du helburu.