Eskola kirola
Urrian sartzearerkin batera, asteartean hasiko gara Eskola kiroleko saioekin.
Hezi Jolas , Patinaia, Kirol multzoan nahiz atletismoan, 400 ikasle baina gehiagok eman dute izena aurtengoan.
Ikasle gazte eta ikasle ohiez osaturiko hezitzaile talde gaztea dugu, saioekin hasteko gogotsu.
Guztia ondo joan dadin, ezinbestekoa izango dugu familien eta irakasleen laguntza ere, guztion artean egiten baitugu Eskola kirola.
Ikasle bakoitza, izena eman duen egunean, ondoren adierazten dugun lekuan elkartuko da dagokion kirol hezitzailearekin:
LH1. eta LH2. mailetako ikasleak Sakramentinoetan (Hezi Jolas eta Patinaia)
LH1. maila: Sakramentinoetako egurrezko eraikuntzaren estalpean
LH2. maila: Sakramentinoetako estalpe berrian.
LH3. - LH6. mailetako ikasleak Usabalen.
Kirol Multzoa: Gimnasioan elkartuko zarete dagokizuen gunera joan aurretik.
Atletismoa: Gimnasioko sarreran elkartuko zarete eta hezitzaileek lagundurik joango zarete Berazubira.
Patinaia: Usabalgo estalpe berrian elkartuko zarete.