Senegaldarren bisita

Aurten, Arte IEMan bidaiari bihurtuko gara eta munduan zehar egingo dugu bidaia. Herrialde desberdinetako kultura ezagutzearekin bat, bertako egoera sozio-politikoen berri ere jakiteko asmoz.  
 
Ezagutuko dugun lehenengo herrialdea Senegal izango da. Horregatik, astelehen arratsaldean DBH 1eko ikasleak Ndank-ndank elkartearen (poliki-poliki woloferaz) bisita jaso zuten. Senegaldar eta euskaldunez osatutako irabazi asmorik gabeko elkartea. Bi komunitateen arteko elkarrekintza eta komunikazioa bultzatzen duena, kulturartekotasun balioa zabalduz.
 
Ndank-Ndank elkarteko kideek Senegalez hitz egin ziguten; hango bizimoduaz, egoera ekonomikoaz, Euskal Herriarekin duen antzekotasunaz eta baita, Senegal utzi eta migrazio bidaia bat hasteko zergatiez.
 
 
Azken hau izango da gure lanaren ardatza, goazen ba ndank-ndank!